Info gida 2024

«Batzorde guztiak lotuak daude eta elkarlanean aritzen gara»

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 19a, 12:00

Berako Udaleko zinegotzia da Adela Arlegi, eta hiru batzordetan dago: Merkataritza eta Turismo batzordea Beran, Berdintasun batzordea Bortziriak mailan eta Elikadura batzordea Bortziriak, Malerreka eta Bertizaranan.

Berdintasun batzordean «iaz udalak Berdintasun Plana sinatu zuen eta hilabete batzuk dira Bortzirietako zaintza diagnostikoa egiten ari garela Emagin elkartearekin». Elikadura batzordean, berriz, «bertako 15 ekoizlerekin liburu digital bat argitaratu dugu, ekoizleen elkarte bat sortu nahi da, Lurretik Ikasiz hezkuntza proiektua egin dugu, lursailen azterketa, formakuntzak…». Merkataritza eta Turismo batzordeari dagokionez, «herriko merkatariekin biltzen gara, baina jende gehiago animatu nahiko nuke parte hartzera. Gainera, turismo teknikari bat kontratatzeko deialdia egin dugu, sei hilabeterako, turismo plan bat egiteko».

Batzorde bakoitzak «bere esparrua dinamizatzen du, proiektuak aitzinera ateratzeko, baina guztiak lotuak daude eta elkarlanean aritzen gara. Berdintasun eta Elikadura batzordetan teknikari bana ditugu, eta turismorako ere bilatzen ari gara, beharrezkoak baitira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun