«Bertako janari tradizionala» egiten dute jatetxean, «betikoa». Eguneko menua, menu bereziak, karta, plater konbinatuak… denetik eskaintzen dute, «baina jendeak batez ere brasa eskatzen du, haragia eta arraina».
Azken urteetako «jende aunitz» ibili da udan jatetxean, «pandemiaren ondotik turista aunitz hasi ziren etortzen eskualdera. Baina inguruko jendea ere etortzen da, aste tartez langileak batez ere, eguneko 60-100 bat menu ateratzen ditugu».