Info gida 2024

«Mendiari lotutako turismo errespetutsua bultzatu nahi dugu Arantzan»

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 6a, 12:00

Abenduan osatu zuten alkatetza talde berria Arantzan eta kultur zinegotzia da Julen Oskoz herritarra. Orain artekoaz «balorazio positiboa» egin du, «ikasten ari gara. Kanpotik ikusten ez diren lan aunitz daude eta edozein kultur ekitaldiko prestaketak aunitzez lehenago egin behar izaten dira».

Aurtengo agenda kulturala lotua dutela dio, «dirulaguntzak eskatzeko denborarekin egin behar baita. Herriaren ttikitasunaren barnean, denentzako ekitaldiak prestatzen saiatu gara».

Etorkizunera begira, «udalaren erronkarik haundiena eolikoak dira, eragin handia izanen baitute herriko martxan eta turismoan». Izan ere, «herri aktiboa izaten saiatzen gara, bertakoei eskaintza ona eginez eta baita turistei ere. Mendiari lotutako turismo errespetutsua bultzatu nahi dugu, elkarbizitza sustatuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun