Maria Maldonado Alconada Irungo margolariak lortu zuen lehenbiziko postua eta 750 euro jaso zituen. Iruñeko Felix Flamarique Martinez artistak lortu zuen bigarren saria, 400 eurokoa. Etxeko margolariaren saria Rakel Arlegi Goienetxek lortu zuen, 200 euro.
Haurrek ere parte hartzeko aukera izan zuten, hiru kategoriatan banatuak; A kategorian Gorka Etxarte Abuin izan zen irabazlea, B mailan Zuhatz Oiartzabal Larralde eta kategoria ttikienean Unax Maia Larralde. Sariak Gurekin Lesakako Zerbitzu Elkarteak eskainitako 30 euroko bonuak izan ziren eta Ainara Alberrok eman zituen.