‘Larrosa bat Groenlandian’ errezitaldi musikatua izanen dute maiatzaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 28a, 17:00

Iban Garroren idazlanean oinarritutako errezitaldi musikatua izanen dute ortzegun arratsaldean Lesakako liburutegian.

Ortzegunean 18:00etan liburutegian, Iban Garroren eta Olatz Rojoren eskutik

Larrosa bat Groenlandian errezitaldi musikatua eskainiko dute maiatzaren 30ean, ortzegunean 18:00etan hasita Lesakako liburutegian, Olatz Rojoren doinuekin eta Iban Garroren hitzekin.

Larrosa bat Groenlandian olerki bildumarekin Iruñeko XVII. Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuen iaz Iban Garro Alzuri lesakarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun