Lidon Soriano ekintzaileak emanen du solasaldia gaztelaniaz ortziralean 18:30ean udal batzar aretoan
Genozidioa Palestinan, gatazkaren gakoak hitzaldia emanen du Lidon Soriano Segarra ekintzaileak gaztelaniaz maiatzaren 10ean, ortziralean 18:30ean hasita, Lesakako udal batzar aretoan. Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak antolatu du, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Lidon Soriano Segarra brigaden koordinatzailea eta larrialdietako erizaina izan da Palestinan hogei urtez. Gogoratu behar da Lesakako liburutegi publikoan ere Palestinari buruzko erakusketa bikoitza zabalik dela maiatzaren 30a arte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.