Palestinako egoera ezagutzeko erakusketa bikoitza zabalik da Lesakako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 7a, 10:30

Israelgo estatuaren sorrera eta Palestinako okupazioa azaltzen duten panelak Lesakako liburutegian.

Israelgo estatuaren sorrera eta Palestinako okupazioa azaltzen duten panelak eta Mohammed Zaanounen argazkiak ikusgai daude hilabete osoan

Palestinako egoera eta krisi humanitarioa hobe ezagutzeko erakusketa bikoitza ikusgai da Lesakako liburutegian maiatzaren 6tik 30era, Mundubat elkartearen eta Lesakako udalaren eskutik. Alde batetik, ‘Gatazka. Israelgo Estatuaren sorrera eta Palestinako okupazioa’ erakusketak, panelen bidez, agertzen du azken hamarkadetako historia. Bertzetik, Mohammed Zaanoun argazkilariaren ‘Nire bidaia Gazako ihesaldian’ argazki erakusketak gaur egungo Palestinako krisi humanitarioa erakusten du.

Mohammed Zaanounen argazkiek Gazako ihesaldian egin zuen bidaia azaltzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun