Joan den ortziralean egin zuten urteurreneko ospakizunetako lehenbiziko ekitaldia eta 30 bat lagun bildu ziren Goiuri Alberdi Arestiren Elikadura sistema osasunaren begiradatik hitzaldian. Hitzaldia «hagitz interesgarria» izan zela kontatu dute. Horren ondotik, merienda egin zuten eta kontatu dutenez, «oraingo eta aspaldiko lagunak patxadaz solastatzeko aukera izan genuen».
Larunbatean, berriz, ekoizleak bisitatzera ateraldiak antolatu zituzten eta Zugarramurdiko Martinea baratzea eta Arizkungo Dutarimuno oilotegia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.