Azaldu duenez, «tramite aunitzetarako zailtasunak jartzen dituzte toki gehienetan, eta horiek bideratzen ditut, bai epaitegian eta baita epaitegitik kanpo ere. Administrazioko tramite aunitz telematikoki egitera behartzen dute jendea, zaila izaten baita hitzordua lortzea gizarte segurantzan, ogasunean edo udaletxeko arduradunekin, adibidez, edo zaila ez izan arren, paper aunitz gestionatu behar dira, buelta aunitz eman, adi egon behar da… eta jendea galdu egiten da bidean». Gainera, «tramite aunitz Iruñean egin behar dira eta, oro har, gaztelaniaz».
Hori dela eta, «bezeroek Beran bertan arreta ematea eskertzen dute, eta modu berean, euskaraz solastatzea ere aunitz baloratzen dute. Normalean hizkera juridikoa nahiko konplexua izan daiteke, eta erantzuna euskaraz modu ulergarri batean esplikatzea eskertu egiten dute».