Markel Telletxea eta Eukene Iraola

«Teknologia berrietan oinarritutako odontologia herritarren eskura jarri nahi dugu»

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 12a, 11:00

Gaur duela bi urte ireki zuten Markel Telletxeak eta Eukene Iraolak Lidera hortz klinika Lesakan, «gure herrietara hortz klinikaren kontzeptu berri bat ekartzeko helburuarekin. Teknologia berrietan oinarritutako odontologia herritarren eskura jarri, hain gustukoa dugun lana ingurukoekin partekatu, eta ahalik eta zerbitzu bikainena eskaini nahi dugu».

Klinikak harrera ona izan du hasieratik; «inguruko biztanleek aunitz estimatzen dute klinika euren etxetik hurbil izatea, eguneroko eginbeharrekin errazago segitzeko aukera ematen dielako. Aunitz eskertzen dugu jaso dugun harrera beroa».

Zortzi lagunek osatzen dute lantaldea gaur egun: Markel Telletxea ortodontzian, odontopediatrian, hortzetako estetikan, ahoko protesietan eta odontologia orokorrean, Mikel Telleria ahoko kirurgian, periodontzian eta inplantologian, Lourdes Neira ahoko protesian eta odontologia orokorrean, Markel Etxeberria endodontzian, Ainara Altzuri higienista, Ainhoa Arrieta eta Eukene Iraola laguntzaileak eta Maider Salaberria administrazioan.

Astelehenetik ortziralera goiz eta arratsaldez egiten dute lan, baita larunbat goizetan ere, «eta aste tartez lanagatik etorri ezin direnek aunitz eskertzen digute».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun