[ARGAZKIAK] Lesakako V. mendi lasterketan Frainera ailegatzen

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 12a, 09:00

Beti Gazte elkarteak bosgarren aldiz antolatutako Lesakako mendi lasterketa egin zuten igandean. 14 kilometroko ibilbidean lehen gailurra Frain mendia zuten eta kaxkora ailegatu baino lehentxeago ateratako argazkiak dira. Hemen ere Aimar Otxoteko lesakarra zen lehenbizikoa mutiletan, hurbilean Idiazabalgo Josu Urrestarazu zuela, baina emakumezkoetan Iruñeko Irene Artazkoz gerora irabazle izanen zen Berako Ane Elzaurdiaren aitzinetik zen. Lehenengotik azken korrikalarira ordu laurden pasatxoko aldea izan zen Frainen. Gerora, noski, aldeak handitzen joan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun