Nafarroako Trikitixa Jaialdia ikusteko aukera izanen da larunbat arratsean ETB1en

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 16a, 19:00

Nafarroako Trikitixa Elkarteak eta Lesakako trikitixa taldeak antolatuta, urtarrilaren 27an Nafarroako Trikitixa Jaialdia egin zuten Lesakako Harriondoa kultur etxean. Hainbat lagunek gozatu zuten saio eder hartaz bertatik bertara, baina bertze hainbat sarrerarik gabe gelditu ziren. Bada larunbat honetan, otsailaren 17an, ETB1eko Oholtzan saioan ikusteko aukera izanen da, 22:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun