Berako San Jose egoitzako egoiliarrak, boluntarioek lagunduta, zingar arroltze eskean aritu ziren atzo. Soinean mozorroak jantzita, eta txaranga lagun Kanttonberrin eta Altzaten eskean aritu ziren 40 lagun inguru. Ondotik, herritar batek aperitiboa hartzera gonbidatu zituen. Parte hartzaileen hitzetan, «hagitz goiz polita» izan zen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.