[ARGAZKIAK] Beti Gazteko emakumeak munduko gailurrean lehen aldiz

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 8a, 17:16

Lehen aldiz munduko txapeldun suertatu da Lesakako Beti Gazteko emakumeen sokatira taldea Helsingborgen (Suedia) gaur hasi den munduko sokatira txapelketan. 2020an Irlandan brontzea eta 2023an Ipar Irlandan zilarra jantzi ondotik, 500 kiloko kategorian urrea jantzi dute, historian lehen aldiz. Emozionaturik eta kontent igo dira lesakarrak podiumeko goitiko koxkara. Historia egin duen Beti Gazteko talde honetan Amaia Leiza, Udane Arbelaitz (Oiartzun), Irantzu Goienetxe, Ane Gurrutxaga, Ainhoa Etxegarai (Bera), Maialen Lopez, Ainhoa Ubiria eta Maria Iantzi (Igantzi) izan dira lehen aldiz munduko txapeldun suertatu den Beti Gazteko emakumeen sokatira taldean, Joxe Angel Mitxelena entrenatzaile eta Karmele Pikabea laguntzaile zituztela. We are the champions ez ezik, Beti Gazteren himnoa ere entzun da Suedian. Lesakarrek Ibarrari (Gipuzkoa) irabazi diote finala eta Txinako China Ansteelek lortu du brontzea. Argazkiak: Ana Errandonea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun