Herriko Etxerako bidean, ohiko kantak kantatu zituzten eta hainbat geldialdi egin zituzten, eta tartean San Jose adinekoen egoitzan ere egin zuten geldialdia.
Herriko Etxeko plazan kantatzeaz gain, ohiko ezkontza egin zuten eta baratxuri zopa dastatzeko aukera ere izan zuten.
Nahiz eta duela urte batzuk, beherakada bat izan zen Kaldereroen parte hartzean, azken urteetan berriz ere indarra hartu duen besta bat da. Izan ere, herritar talde bat ari da Kaldereroak sustatzeko eta herriko ondarea transmititzeko lanean.