Inauteriak 2024

Lesakako inauterietan zakuzahar atera behar dutenen bilera urtarrilaren 27an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 24a, 18:00

Zakozar atera behar dutenek bilera izanen dute larunbat arratsaldean Arranon.

Lesakako inauterietan zakozar edo zakuzahar ateratzeko intentzioa dutenak bilera batera deituak daude urtarrilaren 27an, larunbatean 16:00etan Arrano elkartean. Horretaz gainera, 17:00etan zakuak josten ikasteko aukera izanen du behar duenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun