Irain eskola publikoak, Bortzirietako bertso eskolak eta udalak prestatu dute 7,5 kilometroko ibilbide tematikoa eta iazko azaroan aurkeztu zuten jende aitzinean.
Azaroaren 19an egin zuten bidean estreinaldia, eta 50 lagun bildu ziren bidea egiteko. Tartean, Makuko bordan bere aitatxiari eta Olaetxea bertsolari familiari buruzko azalpenak eman zituen Jon Abrilek; Harizpen bertsoak kantatu zituzten Manolo Arozenak eta Joxe Juan Zubieta Etxabek; Linnddurren bordan sagardotegien eta bertsoaren arteko loturaren ingurukoak aditu zituzten Juan Mari Lopezen ahotik, Txakaingo iturriaz aritu ziren Enara eta Edurne Aranburu eta plazan solasean aritu ziren Eneko eta Estitxu Fernandez eta Izaro Mitxelena.
Ibilbidearen estreinaldian izan ziren Hitzetik Hortzerako kamerak, eta bertako berri emanen dute asteburuan.