[BIDEOA] 'Oinak Bidean' paratuko dituzte lehen aldiz igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 16a, 09:00

Lesakan igandean jokatuko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoaren harira, herriko bertsolaritzan oinarritutako 7 kilometro eta erdiko ibilbide interaktiboa prestatu dute Irain Eskolak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako Udalarekin elkarlanean.

Proiektu honen berri eman zuten astelehenean herriko etxean Eneko Fernandez egileak, Ladis Sastrustegi Lesakako alkateak, Edurne Aranburu Irain eskolako zuzendariak eta Manolo Arozena bertsolariak. Igande goizean nahi duen guztiak egiteko ibilaldia prestatu dute, Harriondoa kultur etxetik abiatuta eta arratsaldean Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun