Lesakako inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako zazpi lanak ikusgai daude astelehenetik ortziralera Lesakako udal liburutegian, liburutegiaren ordutegian (14:00etatik 20:00etara). Lanak ikusteaz, gustukoenaren alde bozkatzeko aukera izanen da. Izan ere, herri bozketak erabakiko du irabazlea, eta haren erabakia ezin izanen da gibelera bota. Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, Lesakan sortuek edo bertan erroldatuak direnek bozkatzeko aukera izanen dute aipatutako egunetan. Kartel irabazleak 250 euro eramanen ditu. Lesakako Udala jabetuko da lan sarituez eta bertzeak itzuli eginen dira.