Inauteriak 2024

Kaldereroak antolatzeko bilera irekia eginen dute asteazkenean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 8a, 10:00

Eguberriak bukatu orduko inauteriak antolatzeko lanetan hasi dira Beran. Inauteriak otsailaren 8an, 11n eta 12an ospatuko badituzte ere, horren aitzinetik Kaldereroen konpartsa ailegatuko da herrira otsailaren 3an eta hori antolatzeko bilera eginen dute asteazkenean.

Kaldereroen antolaketan ari nahi dutenak, asteazkenean, hilaren 10ean, 18:00etan Beralandetara eginen duten bilerara deitu dituzte.

Kultur Batzordeak herritarrak bilerara zein antolaketara gonbidatu nahi ditu, nahiko jende ez badago ezinen delako Kalderoen etorrera ospatu. Egitaraua dagoeneko lotua dago eta bi egitekotan behar dira laguntzaileak. Alde batetik, Illekuetatik Herriko Etxeko plazara eginen den kalejiraren antolaketan aritzeko behar da jendea, eta bertzetik plazan eginen diren dantzen, kanten eta ezkontzaren antolaketan aritzeko.

Galdetegi hau ere prestatu dute antolaketan ari nahi dutenek betetzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun