[BIDEOA] Itxura bikaina hartu du Bereauko zubiak zaharberritze lanen ondotik

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 4a, 11:00

Bi urtez lanean aritu ondotik, bukatutzat eman dituzte Bidasoa gainean, Lesaka eta Etxalar lotzen dituen Bereauko zubiaren zaharberritze lanak. Abenduaren 26an bisitatu zituzten lanak Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak, Ladis Satrustegi Lesakako alkateak, José Luis Franchez obren arkitekto zuzendariak eta Javier Leache obra egin duen enpresako ordezkariak. Nafarroako Gobernuaren bideo honetan, garai batean zubia nolakoa zen, lanen aitzinetik zer egoeratan zegoen eta lanen ondotik zeinen itxura dotorea hartu duen ageri da, aireko irudi ikusgarriekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun