Agerra eta Euskalduna arteko errepidea itxita egonen da Beran asteburuan 09:00etatik 14:30era

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 13:30

Larunbatean eta igandean ziklokrosa eta krosa egitekoak dituzte Beran. Hori dela eta, NA-8304 errepidea itxita egonen da Agerrako biribilgunearen eta Euskaldunako bidegurutzearen artean bi egunetan 09:00etatik 14:30era.

Agerrako ibilgailuak Alkaiagatik buelta emanez hurbildu ahal izanen dute herrira, eta alderantziz. Bortziriak eta Ibaialde karriketara, aldiz,  sarbide txandakatua mantenduko da, eta baita errepide ondoko etxebizitzetara ere. Oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidea mantenduko da probak dirauen artean.

Bertzalde, Zalaingo ur depositutik herrigunerako ur sarea berritzeko lanak egiten ari da Berako Udala. Lan horiek direla eta, asteartetik ortziralera arte NA-8304 errepidea itxia egon da Foruen Plaza parean. Bukatu dituzte lanak zati horretan, eta beraz, bihartik aitzinera irekia egonen da errepide hori. Lanak bere osotasunean urtarrila bukaeran bukatzea aurreikusi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun