Larunbatean hirugarrenez eginen dute ziklokros proba Agerrako eremuan. Hainbat kategoriatako txirrindulariak lehiatuko dira, tartean baita hasiberriak ere.
9:15ean hastapeneko emakumeak eta mutilak hasiko dira, 10:10ean emakumezko eta gizonezko kadeteak, 10:50ean junior gizonezkoek, elitekoak, 23 urtez azpikoak, eta master juniorreko emakumeak. Lehen txandan ateratzen azkenak master 40,50 eta 60 mailako gizonak izanen dira, eta, 11:40ean aterako dira. Horien sari banaketa 12:30ean eginen dute,
Ondotik 13:00etan openeko parte hartzaileak aterako dira: elitekoak, 23 urtez azpikoak eta master 30ekoak. 14:00etan eginen dute horien sari banaketa.
Igandean krosa
Biharamunean, eremu berean lehenengoz krosa eginen dute. Nafarroako Kirol Jokoen barrenean eginen duten lasterketan 10 eta 16 urte arteko gazteak lehiatuko dira eta helduen kategoriako lasterketak ere eginen dituzte. Kategoriaka distantzia diferentea egin beharko dute parte hartzaileek.
| Kategoria | Distantzia | Ordutegia |
| 18 urtez azpiko gizonak eta emakumeak | 5.000 metro | 10:30etik 11:00etara |
| 16 urtez azpiko emakumeak | 4.000 metro | 11:00etatik 11:25era |
| 16 urtez azpiko gizonak | 4.000 metro | 11:25etik 11:45era |
| Emakumezkoen eta gizonezkoen kategoria absolutua eta 23 urtez azpikoa | 9.000 metro | 11:45etik 12:45era |
| 20 urtez azpiko emakumeak eta gizonak eta lasterketa herrikoia | 6.000 metro | 11:45etik 12:45era |
| Emakumeen eta gizonen test proba | 2.000 metro | 12:45etik 12:55era |
| 14 urtez azpiko emakumeak | 2.000 metro | 12:55etik 13:05era |
| 14 urtez azpiko gizonak | 2.000 metro | 13:05etik 13:15era |
| 12 urtez azpiko emakumeak | 1.000 metro | 13:15etik 13:20era |
| 12 urtez azpiko gizonak | 1.000 metro | 13:20etik 13:25era |
| 10 urtez azpiko emakumeak | 1.000 metro | 13:25etik 13:30era |
| 10 urtez azpiko gizonak | 1.000 metro | 13:30etik 13:35era |