FutbolisTOK bakarrizketa ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 12a, 16:00

Urtarrilaren 14an Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa eginen du Berako Kultur Etxean eta ikuskizunera joateko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk Ttipi-Txartela duten harpidedunen artean. Parte hartzeko abenduaren 20ra arte eman beharko da izena.

Joan nahi dutenek lotura honetan eman beharko dute izena eta irabazlearen izen-abizenak egun horretan jakinaraziko ditu TTIPI-TTAPAk. Aipatu behar da zozketan behin bakarrik izena ematea nahikoa dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun