Lesakako Eguberrietako azoka eginen dute abenduaren 3an

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 1a, 09:00

Gurekin Lesakako Zerbitzuen elkarteak antolatutako azoka izanen dute igandean.

Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteak antolatu du igandean 10:00etatik 18:30era Beheko Plazan

 

Lesakako Eguberrietako azoka antolatu du Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Lesakako udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, abenduaren 3rako. Beheko Plazan, 10:00etatik 18:30era Kattagorria, Txinelka, Amura, Pittin, Intzuri, Oreka, Ortzadar eta Ordoki zerbitzuetako postuak paratuko dituzte, baita Lesakako artisauena ere. Horrez gain, Arrano, Jubilatuen ostatua, Koxkila eta Zantzonea ostatuetan pintxoak banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun