Berako Udalak antolatuta, bilera egin zuten atzo N-121-A errepideko Sunbilla eta Endarlatsa arteko zatiari buruz. Nafarroako Gobernua zati horretako aurreproiektua idazten ari da, eta orain arte egindako proposamenak eta udalak egindako alegazioak azaldu zituzten. Herritarren beren kezkak plazaratzeko aukera izan zuten, eta hemendik aitzinera ere herritarrei proiektuaren berri emateko konpromisoa nabarmendu zuen udalak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.