Feria bezperako ajoarriero txapelketak ibilbide luzea du dagoeneko. 2003koa arrakastatsua izan zen. TTIPI-TTAPA TELEBISTAren erreportaje honetan ikus daitekeenez, urte hartan hamahiru bikote aurkeztu ziren eta 26 lehiakide horiek kozinatutakoa epaitu ondotik, lehen saria Kalaxkako Kotte Igantzik eta Alejandro Ordokik irabazi zuten. Bigarren saria Igantziko Anuntxi Txoperenak eta Mª Jesus Telletxeak eraman zuten eta hirugarren saria, aldiz, Irain Eskolako Patxi Oteizak eta Juanjo Garrantxok.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.