N-121-A errepidea 2+1 bihurtzeko lanak egiten ari da azken hilabeteetan Nafarroako Gobernua. Oronoz-Mugairitik Sunbillarako IV. zatia bukatuta, Nafarroako Gobernua Sunbillatik Endarlatsarainoko bidearen proiektua idazten hasi da. Hain zuzen, horren inguruan informazio zabaldu nahi du Berako Udalak.
Bileran proiektuaren inguruan jasotako informazioa eta udalak egiten dituen alegazioak azalduko dituzte eta herritarren iritzia ere jaso nahi dute.