Joseba Aranibarrek eta Marta Legazkuek irabazi dituzte 'Intxaurra' antzezlanerako sarrerak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 3a, 11:30

Sarrerak dagoeneko salgai daude Agara prentsan, eta bihar bertan ere erosten ahalko dira Kultur Etxean bertan.

Ttipi txartela dutenen artean bihar Beran emanen duten 'Intxaurra' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozketatu ditu TTIPI-TTAPAk, eta Joseba Aranibar Almandoz beratarra eta Marta Legazkue Goñi iturendarra izan  dira saridunak.

Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak emanen du Intxaurra antzezlana bihar, azaroaren 4a, 19:00etan Berako Kultur Etxean. Gaixorik dagoen intxaurrondoaren iruditik abiatuta, enborra biziberritzearen beharra islatzen du Intxaurra antzezlanak, gainerako adarrek ere osasuntsu iraun dezaten. Horrela, euskararen arnasgune diren herrien ezaugarriak, kezkak, mugak, iragana eta etorkizuna agertzen dira istorioan.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Agara prentsan 6 euroren truke, eta egunean berean ere salgai egonen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun