Estitxu Fernandez izanen dute gonbidatu azaroko edoskitze tailerrean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 31a, 14:00
Edoskitze tailerra azaroaren 9an emanen dute Lesakan, oraingoan Estitxu Fernandez gonbidatu berezia dutela.

Azaroaren 9an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era emanen dute

Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko tailerrekin segitzen dute udazkenean ere. Urriaren 19an izan zuten lehenbizikoa eta azaroaren 9an izanen dute hurrengoa, oraingoan, berriki Sortze berri bat. Indarkeria obstetrikorik gabea liburua argitaratu duen Estitxu Fernandez Maritxalar gonbidatu bereziarekin. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.

Hurrengo tailerra, beraz, azaroaren 9an, ortzegunean emanen dute, Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.), 12:00etatik 13:30era. Abenduaren 14an emanen dute urteko azken tailerra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun