'Sortze berri bat. Indarkeria obstetrikorik gabea' liburua kaleratu du Estitxu Fernandez lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 2a, 16:00

Estitxu Fernandez Maritxalar psikologo eta kazetari lesakarrak 'Sortze berri bat. Indarkeria obstetrikorik gabea' liburua argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik.

Indarkeria obstetrikoa landu du liburuan Fernandezek. Alde batetik kontzeptua bera aletu du; zer den eta zer aldagai dauden horren gibelean, eta bertzetik indarkeria mota hori pairatu duten hainbat emakumeren testigantzak bildu ditu.

Aitzinetik ere erditzeari eta amatasunari buruzko bi liburu kaleratuak ditu Fernandezek. 2014an Gure erditzeen jabe saiakera kaleratu zuen, eta iaz Erika Lagoma Pombar herritarrekin batera M ama*, eme* ume* liburua kaleratu zuen.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun