Bortzirietako Herri Eskola Publikoen Bestan parte hartzeko deia egin dute guraso elkarteek

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 26a, 09:00

Lesaka, Bera, Igantzi, Arantza eta Etxalarko herri eskola publikoetako guraso elkarteetako ordezkariak.

Bortz herri eskoletako guraso elkarteek larunbatean lehenbiziko aldiz Lesakan eginen duten Bortzirietako Herri Eskola Publikoen Bestarekin bat egin dute.

Lesakako Irain eskolako guraso elkarteak antolatua lehenbiziko aldiz Bortzirietako Herri Eskola Publikoen Besta eginen dute larunbat honetan, urriaren 28an. «Bortz herritako eskola komunitateak, eskola, guraso, haur eta familiak elkarlanean arratsalde polit bat pasatzeko» helburuarekin antolatu dute hitzordua. Gisa honetara, «herritarren arteko harremanak sendotu, kultur jarduerak bultzatu eta gure seme-alabei bertze ereduak azaltzeko aukera ezin hobea izanen da».

Egitaraua

  • 16:00etan harrera ekitaldia Harriondoa kultur etxean.
  • 16:30ean kalejira herrian barrena eta eskola bakoitzak dantza emanaldi bat eskainiko du herriko zenbait tokitan.
  • 17:30ean plazan taldeko argazkia, bertsoak, jolasak eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat guneak.
  • 18:30etik 20:00etara musika eta dantzaldia J Xaibor-en eskutik.
  • Ondotik zozketa.

Arratsaldean ostatua paratuko dute eta eguraldi txarra egiten badu, frontoian eginen dituzte ekitaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun