Bestabus zerbitzua izanen da larunbatean Berara joateko

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 19a, 15:30

Igandean ospatuko dute Beran Lurraren Eguna eta bezperan, besta giroa izanen da herrian. Hori dela eta, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuek antolatuta, bestabusa izanen da Bortzirietako bertze herrietatik Berara autobusez joateko. Joan etorriak 5 euroko prezioa du.

Bi autobus izanen dira larunbatean. Lehenengo autobusa Arantzatik aterako da eta Igantzitik pasata Berako Euskaldunako geltokira joanen da. 22:00etan, 23:00eta eta 00:00etan aterako da Arantzatik eta ordu erdi baten buruan ailegatuko da Berara Igantzitik pasa ondotik.

Bigarren autobusa Etxalarko Landaburutik abiatuko da, eta Lesakako suhiltzaileen aparkalekuan geldialdia eginda, Berako Euskaldunara joanen da. Autobusa 22:00etan, 22:45ean eta 23:30ean aterako da, eta ordu erdiren buruan ailegatuko Berara.

Itzulerako autobusak ere Euskaldunako geltokian hartu beharko dira. Igantzira eta Arantzara joateko, 03:30ean, 04:30ean eta 05:30ean. Lesakara eta Etxalarrera joateko autobusak, aldiz, 03:45ean, 04:45ean eta 05:45ean aterako dira.

Nabarmendu dute autobus barrenean ez dutela errespetu faltarik onartuko, eta ohartarazi dute «bestabus zerbitzua mantentzea denen esku dagoela».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun