Igandean Uharten egitekoa duten hirugarren kanporaketan kantatzekoa zen Silveira, baina, txapelketari uko egin ondotik, Ainara Ieregik hartuko du bere postua.
Asteburuan Vianan eta Uharten
Pasa den larunbatean hasi zen txapelketa Iruritan jokatu zuten lehen kanporaketarekin. Bertan, Sarai Robles nagusitu zen. Asteburu honetan, berriz, bi saio jokatuko dituzte.
Larunbatean, Vianako Kultur Etxean 17:30ean izanen da saioa eta sei bertsolari hauek ariko dira lehian: Julio Soto Ezkurdia, Aitor Irastortza Arrizurieta, Xabat Illarregi Marzol leitzarra, Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Patxi Castillo Graziarena beratarrak eta Urko Gartzia Aleman lekaroztarra. Zigor Gartzia Arregi Zian ariko da gaiak jartzen.
Igandean, aldiz, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan izanen da saioa. Bertan Ainara Ieregi Aranburu, Mikel Lasarte Cia, Beñat Astiz Isasi, Julen Zelaieta Iriarte beratarra, eta Joanes Illarregi Marzol eta Eki Mateorena Zozaia leitzarra ariko dira. Ainhoa Larretxea Agirre beratarra ariko da gaiak jartzen.
Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.