Joan etorriak bortz euroko prezioa izanen du, eta antolatzaileek nabarmendu dute autobus barrenean ez dutela errespetu faltarik onartuko.
Berako Toki Onak 20:30ean aterako da lehen autobusa eta Agerratik pasata 21:00etan ailegatuko da Igantzira. Bigarren autobusa 22:45ean aterako Beratik eta 23:15ean ailegatuko da Igantzira.
Lesakatik ere 20:30ean aterako da lehen autobusa suhiltzaileen aparkalekutik, Etxalartik 20:45ean pasako da eta Igantzira 21:00etan ailegatuko da. Lesakatik hurrengo autobusak 22:00etan eta 23:15ean aterako dira eta 22:30ean eta 23:45ean ailegatuko dira Igantzira, Etxalartik pasata.
Arantzatik, aldiz, 21:15ean aterako da lehen autobusa eta 21:30ean ailegatuko da Igantzira, eta 23:30ean aterako da bigarrena.
Itzulerako autobusei dagokienez, Bakailu Fabrika paretik aterako dira bueltarako autobusak. Igantzitik Berara bueltatzeko hiru autobus izanen dira. 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean.
Igantzitik Etxalar eta Lesakara bueltatzeko autobusak 03:00etan, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan aterako dira Igantzitik, eta Etxalartik pasako dira Lesakara joan baino lehen.
Igantzitik Arantzara joateko, aldiz, 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan aterako dira autobusak eta 15 minuturen buruan ailegatuko dira Arantzara.