Bestak 2023

Igantziko bestak ospatuko dituzte ortzegunean hasi eta igandera arte

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 26a, 09:00

Ortzegunean, hilaren 28an hasi, eta igandean, urriaren 1ean bukatuko dira Igantziko San Miguel bestak.

Irailak 28, ortzeguna

  • 17:00etan goitibera txapelketa
  • 20:00etan suziria Elutxa txarangarekin.
  • 20:30ean karrika buelta kankailu eta buruhandiekin gaitariek alaituta.
  • 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Elutxa txaranga.

Irailak 29, ortziralea

  • 09:30ean karrika buelta txistulariekin.
  • 10:00etan karrika buelta ezpata-dantzariekin eta txistulariekin.
  • 11:30ean meza nagusia abesbatzak alaiturik.
  • Ondotik, Bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra eta ezpata dantzarien saioa. 
  • 17:30ean pilota partidak: lehenengo partidan Mikel Eugi eta Oihan Andueza, Ibai eta Ander Urbistondoren kontra. Bigarrenean, Maddi eta Joana Irazoki Ainara Hitaren eta Nahia Almandozen kontra. Hirugarren partidan Aratz laka eta Eneko Almandoz, Jerai Bazterrika eta Urko Telletxearen kontra eta laugarren partidan Alberdi eta Apezetxea, Canabalen eta Aldaberen kontra.
  • 20:00etan mutxikoak.
  • 23:00etatik 02:00etara Laiotz.

Irailak 30, larunbata

  • 10:00etan karrika buelta gaitariekin.
  • 11:00etan toka txapelketa.
  • 12:00etan karrika buelta kankailuekin eta buruhandiekin gaitariek alaituta.
  • 17:00etan Castellersak.
  • 18:00etan herri kirolak.
  • 20:30etik 22:00etara eta 23:30etik 01:00etara Distopia elektrotxaranga.
  • 00:00etan betizuak zezen plazan.
  • 01:00etan DJ Txingudi.
  • 01:00etan Lila Puntua udaletxeko arkupean.

Urriak 1, igandea

  • 09:00etan gazteen gosaria.
  • 10:00etan karrika buelta txistulariekin.
  • 10:00etatik 12:00etara haurrentzako puzgarriak frontoian.
  • 12:00etan betizuak zezen plazan Elutxa txarangarekin.
  • 14:00etan haurrentzako herri bazkaria.
  • 14:00etan herri bazkariak Joanes Illarregi eta Josu Sanjurjo bertsolariekin.
  • 15:00etatik 18:00etara haurrentzako puzgarriak frontoian.
  • 19:30etik 21:00etara Elene eta Maddi.
  • Arratsean, gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun