Puntu Morea besta eremuan emakume* nahiz LGTBIQ+ kolektiboko kideren batek eraso bat izanez gero, arreta eta laguntza zuzena eta profesionala eskaintzeko zerbitzua da. Edozein intentsitateko erasoa dela ere, erasoa jasan duen pertsonari aurrez aurreko arreta emozionala eta laguntza eskainiko diote, egoera horri aurre egiteko dituen aukeren inguruko informazioa eta aholkularitza emanez.
Laguntza eskatu nahi izanez gero, telefonoz deitu
Horretarako, puntuan une oro Emagin elkarteko bi emakume* aditu egonen dira. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzutik telefono bat aktibatu da puntu morean dauden kideek aktibo izateko, modu honetan, eraso bat gertatuz gero puntu morera laguntza eskatzeko deitzen ahal da (722 46 71 97).
Horrez gain, indarkeria sexistarekiko edozein gertaera edo bizipenen inguruko informazioa helarazi nahi bada, berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera idatz daiteke. «Informazio guztiaren anonimotasuna bermatua» izanen dela nabarmendu du berdintasun zerbitzuak.