«Ohitura txarrak horrela hasten dira» zioen lagun batek, «haurrak direnean, eta gero, gaztetan, normaltzat hartzen dute zaborra lurrera bota eta hantxe uztea, norbaitek garbitu beharko duela pentsatu gabe!». Argazki honetan Etxalarko elizako arkupea ageri da baina lasai ederrean izan zitekeen bertze edozein herritako plaza eta bertze edozein xoko. «Lagunekin denbora pasa elizako arkupean egotea ez da gaizki» zioten garbitzaileak, «baina aurkitu zuten bezala uztea oraindik hobe!»
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.