René Zugarramurdi

«Euskal Herriko histora du ardatz 'Bidaia' musika emanaldiak»

Xorroxin irratia 2023ko ira. 16a, 12:00

René Zugarramurdi, irailaren 23an Beran eskainiko duten 'Bidaia' musika emanaldiko zuzendaria

 

Irailaren 23an, larunbatean 20:00etan hasita, 'Bidaia' ikuskizuna ikusteko aukera izanen da Berako Toki Ona kiroldegian. Obraren egilea eta zuzendari nagusia den René Zugarramurdik aipatu duenez, «200 lagun baino gehiagok parte hartuko dute emanaldian, 50 musikari eta 150 abeslari baino gehiago». Euskal Herriko historiaurrea eta historia ditu ardatz 'Bidaia' ikuskizunak.

Ikuskizunerako sarrerak salgai daude www.entradium.com webgunean, baita Berako Agara prentsan eta Lesakako Telletxea estankoan.

 

'Bidaia' musika ikuskizuna

Bidaia ikusikizuna bost zatitan banatuko da.
– Leizeetako antzinako erritualak birsortuko ditu
– Erromatarren eta arabiarren garaietara eramanen gaitu
– Espainiako eta Frantziako erresumetako aztarnak jasoko ditu, batez ere Nafarroakoak
– XIX. mendean kokatuko gaitu industria-iraultzarekin eta baserrietatik hirietara suertatuko migrazioarekin.
– Gaur egunera ekarriko gaitu.

200 parte-hartzaile baino gehiago biltzen dituen ikuskizun handi gisa sortu da ‘Bidaia’. Alde batetik, Orchestre Intercommunal d ‘Hendaye, mugaren bi aldeetako berrogeita hamar musikari inguru eta bidasotarrak, bertzetol Irungo Iga, Hondarribiko Eskifaia, Lesakako Giltzarri, Kanboko Arraga eta Algortako Biotz Alaia abesbatza eta azkenik Leticia Vergara mezzo-soprano irundarra eta Patrice Tetevuide gitarrista frantziarra.

Horrez gain, Berako Labiaga ikastolako abesbatza talde batek parte hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun