Lesakako Mendi bizikleta itzulia irailaren 17an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 13a, 16:00
Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran igandean Lesakan, 23 eta 37 kilometrokoak.

Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 23 eta 37 kilometrokoak eta ortziralera bitarte apunta daiteke internet bidez bakarrik

Irailaren 17an, igandea, eginen dute Beti Gaztek antolatuko Lesakako BTT ibilaldia. Izen ematea irekia dago dagoeneko, eta aurten online bakarrik egin daiteke hilaren 15a arte.

Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Ibilbide motzak 23,24 kilometroko luzera eta 770 metroko desnibela ditu, eta luzeak, berriz, 37,1 kilometroko luzera eta 1.414 metroko desnibela. Proba 09:00etan hasiko da Plaza Zaharrean. Prezioari dagokionez, Beti Gazteko bazkide eta federatutako txirrindulariek 12 euro ordaindu beharko dituzte, bazkideek eta federatu gabeek 15 euro, bazkide ez direnek eta federatutakoek 17 euro eta bazkide ez direnek eta federatuta ez daudenek, 20 euro. Dortsalak egunean berean hartu beharko dira plazan 08:00etan. Bizikleta elektrikoekin parte hartzeko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun