Irailaren 17an eginen dute Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako mendi bizikleta ibilaldia. Proba hau egin ahal izateko antolakuntzarako laguntzaileak behar ditu Beti Gaztek. Zehazki, bidegurutzeetan ‘chek-in’ egitekoa, anoa gunean laguntzeko, helmuga eta irteeran egoteko eta nahi den guztian laguntzeko behar da jendea. Laguntzeko prest dagoenak Beti Gazteren whatsapp zenbakira idatzi edo deitu behar du (696 80 98 86).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.