11:30ean eginen dute ekitaldia Azkuko tontorrean, Etxalarko Azkua Bizirik, Arantza Bizirik, Igantzi Bizirik eta Malerreka Bizirik taldeetako kideek. Etxalartarrak 08:30ean Etxalarko plazatik abiatuko dira, eta aranztarrek 08:00etan egin dute hitzordua.
08:00etan Arantzako plazan egin dute hitzordua. Handik Igantziko Bentetara joanen dira eta nahi duenak oinez Azkura joateko aukera izanen du. Antolatzaileek bi bat orduko ateraldia izanen dela adierazi dute. Oinez joaten ez direnak 4x4 ibilgailuetan joan beharko dute, eta Azkura ailegatu aitzineko 45 bat minutuak oinez egin beharko dituzte.
11:30ean ekitaldia eginen dute Azkuan eta 14:00etan bazkaria antolatu dute etxalartarrek Nabarlan, Azkutik Etxalar aldera.