Zentral eolikoak eskualdean

Arantza Bizirik taldeak batzarra eginen du ortzirale honetan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 31a, 12:00

Abuztuan bi batzar egin dituzte aranztarrek, eta hurrengoa bihar eginen dute.

Zelena Renovable enpresak Arantzako lurretan egin nahi duen makroproiektu eolikoaren kontra lanean segitzen du Arantza Bizirik taldeak. Ortzirale honetan, irailaren 1ean, berriz ere batzarra eginen du, 19:00etan plazan, eta gaian interesa duten herritarrei joateko deia egin die. Horrez gain, irailaren 10ean Azkuara egitekoa den mendi martxan parte hartzeko deia egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun