N-121-A

Arratsaldean Etxalarko bentan izan den istripuaren ondorioz bi pertsona ospitaleratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 26a, 21:30
Istripua gaur arratsaldean gertatu da N-121-A errepidean, Etxalarko bentaren parean. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, bi ibilgailuk istripua izan dute eta, kolpearen ondorioz, zaurituta suertatu diren bi pertsona Donostiako ospitalera eraman behar izan dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun