Beti Gaztek irteera antolatu du astelehenean Artikutzara

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 25a

Astelehenean, abuztuaren 28an, ospatuko dute Artikutzan San Agustin eguna. Egun guztian ekitaldiak izanen dira, eta tartean Lesakako Beti Gazte elkarteak bertara oinez joateko irteera antolatu du. Mendizaleak 08:00etan aterako dira Lesakako Plaza Zaharretik eta Artikutzara joanen dira bertan San Agustin egunaz gozatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun