Urtean behin irekitzen dituzte Artikutzako ateak, eta hori astelehenean, abuztuaren 28an, eginen dute, Artikutzako egun handia ospatzeko. Horren harira, egun osoko egitaraua prestatu dute:
- 11:30ean pilota partidak:
- Emakumezkoak: Aldai eta Zabaleta, Galeano eta Arrillagaren aurka.
- Gizonezkoak: Etxeberria eta Olaitz, Leonet eta Apezetxearen aurka.
- 17:00etan herri kirol ikuskizuna:
- Harri jasotzaileak: Lierni Osa, Maddi Gesalaga eta Amalur Arbelaitz.
- Aizkolariak: Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a, Iker Vicente eta Ugaitz Mugertzaren aurka.
- 19:30ean dantzaldia Iratzar taldearekin.
Horrez gain, artisautzako produktuen erakusketa eta salmentako postuak jarriko dituzte, baita jatekoa eta edatekoa saltzeko bi txosna ere.