Ttipi-Ttapa Telebistak 2001eko Berako bestetako hondarreko egunen laburpena egin zuen. Fernando Etxegarai herritarra Euskal Herriko txapeldun izan zen koxkor biltzen Eztegara pilotalekuan jokatutako txapelketan eta Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketa ere bertan erabaki zen. Horretaz gain, igeriketa txapelketa, migattuak, herri bazkaria, kukaña eta apar gaineko eskia izan zituzten, denak umore ederrean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.