Info gida 2023

«Bisitariek lasaitasuna eta naturaz gozatzeko aukera nahi dute»

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 21a, 14:00

Etxalarko Turismo Bulegoko Jabier Iriartek azaldu duenez, «herriko turisten profila aldatu egin da azken urteetan. Lehenago euskaldunak, estatukoak eta gehienez ere frantsesak etortzen ziren, baina orain Europako bertze herrialdeetatik ere etortzen dira, alemaniarrak, holandarrak eta ingelesak batez ere. Gainera, uda partean gazte motxilero aunitz ibiltzen dira GRa egiten».

Jendeak «lasaitasuna eta naturaz gozatzeko aukera» nahi du, «mendi ibilbideak egiten dituzte, eta bertako gastronomia eta kultura ezagutzeko gogoa izaten dute. Eskualde erakargarria da eta bertako edertasuna baloratzen dute bisitariek. Pandemiaren beldurrak gibelean gelditu dira eta jendea lekuak bisitatzeko gogotsu dago, horregatik bisitari aunitz ditugu eskualde osoan; Arantzan, Amaiurren, Erratzun… turismoa osasuntsu dago».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun