Info gida 2023

«Herria bizirik mantendu nahi badugu zerbait egin beharra dugu»

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 19a, 12:00

Martxoan sortu zuten Berako Merkataritza eta Turismo Batzordea, eta bertan dago Adela Arlegi herritarra; «landetxe batetik etorri zitzaigun proposamena, gehienbat turismo ikuspegitik, baina udalak merkataritzarekin elkartzea erabaki zuen».

Batzordearen helburua «bertako turismoa, dendak eta zerbitzua bultzatzea da, zubi lanak eginez eta laguntza emanez. Aunitzetan bisitariak etortzen dira baina ez dute hemen kontsumitzen, horregatik turismo bulegoa indartu nahi dugu. Herria bizirik mantendu nahi badugu zerbait egin beharra dugu».

12 lagun inguru biltzen dira batzordean; «dendariak, ostalariak, Ibardingoak, landetxe eta zerbitzuetakoak… baita alkatea eta zinegotzi batzuk ere. Udaletxeko batzorde guztiak bezala, herritar guztientzako irekia dago eta proposamenak aditzeko prest gaude. Dirulaguntzak errazago lortzen dira udaletik eskatzen badira, eta elkarlanean gehiago eginen dugu».

Komertzio ttikien egoera «larria» da Beran eta Baztan-Bidasoan, «eta hori kontzientziazioarekin hobetu daiteke. Ez badugu bertan kontsumitzen, poliki-poliki itxiko dira. Beti ez da posible izanen herrian erostea, baina lehenbiziko saiatu egin behar dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun