Artxiboko irudiak

Lesakako sanferminak 2001: betizuak, jotak eta Txakaingo berendua

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 13a, 07:00

Artxiboan bilaka hasita, 2001eko sanferminetako irudi hauek errekuperatu ditugu, oroitzapenak berritzeko. Jon Abril eta Joseba Olagarai ibili ziren erreportari lanetan eta urte hartan plaza inguruan betizuekin izan zuten animazioa, jota kantarien emanaldia eta Txakaingo berendua ikusiko ditugu erreportaje honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun